XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... eta are gehiago harritu zen txartelean zioena irakurtzean: Saten soineko larrosa baten garbiketa eta konponketa.

- Hau da, hau da - esan zuen Jones andreak poltsatik ardura gabe beste paper bat ateraz,Rumbury Auzoko Biblioteka, Ez-Fikzio Alorra zioen honek.

@- Hori da, tximeleta formako orratz distiratsua duen beroki beltz hori, mugi zaitez, bestela korderik gabe geratuko naiz antsiaz.

- Zergatik joan dira hain goiz Jones senarremazteak?- galdetu zuen arropazaindegiko emakumearen lehengusinak, Finney andreak, patata frijituak eta sagardo kopa bat eskainiz.

- Ui, Grace, ikaragarria da!.

Gazta kobra hilgarri horietako batek ihes egin du telefonikatik eta pistolero batzuk dabiltza honen atzetik, gas pozoituaren antzeko hatsa bait dauka kobra honek, eta Jones jaunaren etxean dago urberogailuan bilduta, eta hil egin dira denak eta oraindik orain zoora deitu du norbaitek etxera joateko esanez.

- Jainko santua! Senarrari kontatu behar diot; Jones gizajoaren lagun mina da.